OINARRIAK




Lankidetza proiektu honetan denak gara "ASMAKILOKIDEAK", izan ere, guztiok sortutako IGARKIZUNAK argitaratuko dira, eta jakina, horiek asmatzen DENAK jolastu ahal gara.


IKUSI-MAKUSI  - ZER IKUSI ?   
  • Igarkizunak  Asmakilok jarriko ditu hasiera batean, guztion parte hartzea girotzeko.
  • Ondoren, zuen ikastaldeen AURKEZPENAK bidali beharko dituzue,  Asmakilokideok elkar ezagutu gaitezen.
  • Hortik aurrera, IGARKIZUNAK sortu eta argitaratu ahal izango dituzue: "nahieran eta nahi beste". Hori bai, gelan ondo jorratu eta lagunekin frogatu beharko dituzue bidali baino lehen.
  • Beste Asmakilokideak erantzuna asmatzen saiatuko dira, IRUZKINAK idatziz. 
  • IGARKIZUNA argitaratu eta handik astebetera jarri beharko duzue ERANTZUNA.  Horrekin batera, "SARI DIGITALA" ere eskeini ahal diezue asmatu dutenei.
                                                                           



Publish at Calameo or read more publications.

Aholkularitza: Berritzegune Nagusia 
Koordinatzailea: Xabier Mujika