2012-02-17

ZURIA DUT IKUSTEN... ERANTZUNA

ZORIONAK!!! ZUETAKO BATZUEK ASMATU DUZUE. ERANTZUNA ARRAULTZA ZEN.
GAUR ESKOLAN INAUTERIAK OSPATZEN DITUGU. AITZULOTARREZ MOZORROTU GARA ETA ABESTI HAU DANTZATUKO DUGU:


URKI, URKI, AITZULOTAR JATORRA.
URKI, URKI, EHIZTARI BIZKORRA.
HAITUZLO BATEAN BIZI ZEN
SUAREN INGURUAN.
ELURRA NAGUSI ZENEAN
GOGORRA ZEN NEGUA.
EHIZAKO GEZIAK GOGORTU,
HORMAK BIKAIN MARGOTU.

ETA EHIZARA JOATEN ZEN
URRATSAK JARRAITUZ.

2012-02-16

JAIO...

Jaio nintzelarik
denak niri begira;
ez dut urtebete besterik eta
botatzen naute zakarrontzira.
Ea asmatzen duzuen zer naizen!

HAGINAK...

Kaixo lagunak!
Zorionak Belen eta Begoesther ikastetxekoei!
Bai, erantzuna GILTZA zen.
Nahiz eta besteek ez asmatu, eskerrik asko erantzuten saiatzeagatik.

ETA OSPATZEKO HEMEN DUZUE AHO KORAPILO POLIT BAT. Esan azkar azkar

Gor batek entzun zuen
mutu batek kontatzen zuela
itsu batek ikusi zuela
herren bat dantzan
soka baten gainean.
Gure asmakizunaren erantzuna R da. Batzuek asmatu duzue, baina beste batzuek ez.... Hurrengoan izango da!!!

Hala ere, oparitxoa daukagu denentzat!!
Hementxe duzue gure antzerkiko abesti bat entzuteko aukera,
 "bat, bi, hiru, lau ispiluen aurrean" deitzen da, 
aspaldikoa baina oso dibertigarria!



Zer da ukitu ez.....ERANTZUNA

Zorionak asmatu duzuenoi!
Opari gisa hemen doakizue ikasi dugun abesti polit bat!

2012-02-15

ZUMADI LH2 AURKEZPENA

Kaixo:
Bagatoz gu ere!
Amezketako Zumadi eskolako 2. mailako ikasleak gara.
Zuek jarritako asmakizunei erantzuna emateko prest gaude.
Eta guk ere jarriko ditugu beste batzuk. Ea asmatzen dituzuen!
Laster arte.