Lankidetza proiektu honetan denak gara "ASMAKILOKIDEAK", izan ere, guztiok sortutako IGARKIZUNAK argitaratuko dira, eta jakina, horiek asmatzen DENAK jolastu ahal gara.
IKUSI-MAKUSI - ZER IKUSI ?
- Igarkizunak Asmakilok jarriko ditu hasiera batean, guztion parte hartzea girotzeko.
- Ondoren, zuen ikastaldeen AURKEZPENAK bidali beharko dituzue, Asmakilokideok elkar ezagutu gaitezen.
- Hortik aurrera, IGARKIZUNAK sortu eta argitaratu ahal izango dituzue: "nahieran eta nahi beste". Hori bai, gelan ondo jorratu eta lagunekin frogatu beharko dituzue bidali baino lehen.
- Beste Asmakilokideak erantzuna asmatzen saiatuko dira, IRUZKINAK idatziz.
- IGARKIZUNA argitaratu eta handik astebetera jarri beharko duzue ERANTZUNA. Horrekin batera, "SARI DIGITALA" ere eskeini ahal diezue asmatu dutenei.
Publish at Calameo or read more publications.
Aholkularitza: Berritzegune Nagusia
Koordinatzailea: Xabier Mujika
Koordinatzailea: Xabier Mujika